EXIT EDEN - Rhapsodies in Black (2017)

Emakumeen ahotsak gustatzen bazaizkigu, nola ez zaigu, bada, gustatuko lau batera entzutea? Estilo eta ibilbide desberdinak dituzten lau artistatzar batu dira Exit Eden izeneko proiektu oso interesgarri honetan.

Arrotz ezin zaizue egin Amanda Somervillen izena. Izan ere, Trillium eta Kiske Somerville bezalako proiektuetan parte hartu izanaz gain, Epica eta Kamelot taldeekin ere aritu da. Kontua da, hainbeste proiektutan sartuta egonagatik ere, atera duela denbora berri batean sartzeko. 

Oraingoan beste hiru ahotsen laguntza izan du. Batetik, Visions of Atlantisen abeslari berria, Clémentine Delauney frantziarra; bestetik, Avantasiarekin lan egin duen Marina La Torraca brasildarra; eta, azkenik, Anna Bruner rock abeslaria. 

Lauren artean euren ahotsak uztartzen dituzten 11 abesti ezagunen bertsioak abestu dituzte. Rhapsodies in Black hau, beraz, bertsio horiek osatzen duten lana da. Bestetak beste, Lady Gagaren Paparazzi, Adelen Skyfall edota Madonnaren Frozen bertsionatu dituzte. Gainera, askotan Epica taldeko abeslaria den Simmone Simonsen laguntza ere izan dute. 

Lana zabaltzeko, zenbait abestiren bideklipak ere kaleratu dituzte, kantu bakoitza istorio baten kapitulo bat bailitzan. Estetika berdina jorratzen dute bideoetan, eta tokia eta dekorazioa ere berberak dira. Hona hemen gaur arte eskaini dituztenak:










Indar apur bat falta bazaie ere, oso bertsio interesgarriak direla esan daiteke. Ahotsak eta musika nahiko komertzialak dira eta lirika apur bat gehiago faltan bota daiteke. Hala ere, oso proiektu emankorra izan da orain arte, eta espero dugu duten potentzialari zuku gehiago ateratzea etorkizunean.


- Puntuazioa/ Score: 8/10
- Bertsiorik onena/ Best cover: Madonna- Frozen