END OF THE DREAM - Until You Break (2017)

All I Am euren lehenengo lanarekin Europa zeharkatu ostean, End Of The Dream holandarrek bigarren lana aurkeztu dute: Until You Break.  Evanesceneceren antzera erritmo komertzialak eta doinu astunak uztartzen dituen taldearen bila bazabiltzate, egin duzue topo egokiarekin.

Nemesea herrikideen ibilbidearen ildotik datozkigu End Of The Dream herbeherearrak, 11 kantuko lanarekin. Until Your Break doinu rockero erraz baina itsaskor eta astunen erakusle da, eta estiloa ondo menperatzen dutela erakutsi dute taldekideek. Izan ere, hori da lanaren muina, eta abesti guztietan jorratu dute estilo berbera maisuki.


Lanari izena ematen dion Until Your Break abestiak ematen dio hasiera diskoari; egitura sinpleduna baina eraginkorra:



Who Do You Think You Are oso freskoa da, entzungarria. Erase Me ere iluna eta industriala da; Wakeless, berriz, lasaiagoa da, bukaera indartsuduna. 


The Heart in Me abestiaren hasiera deliragarria da. Balada bat dator gero, laneko lehena: I Am Nothing, iluna eta misteriotsua. Defile da taldeak aukeratu duen bigarren singela. Lasaia da hasieran eta eztanda egiten du leloan:


Ondoren, From Your Sky kantuarekin diskoak indarra goian mantentzen du, baita In My Handsekin ere. Baretu egiten dira gero, eta Your Poison balada tragikoak hasiera erakargarria du, eta, azkenik, The Light abestiak bikain uztartzen ditu tragedia eta doinu bortitzak. 




Laburbiduz, Evanescence edota Nemesea komertzialagoen kutsua antzematen zaie Until You Break lana osatzen duten kantuei. Oso disko homogeneoa da, agian errepikakorregia. Izan ere, abestiek elkarren antza handia dute, eta nortasun falta suma dakieke entzuleak askotan. Hala ere, aurtengo lan interesgarrienetako bat dugu Until You Break holandarrek eskaini diguten hau.

- Puntuazioa/ Score: 7/10
- Abestirik onena/ Best song: Defile