XANDRIA - Theatre of Dimensions (2017)

Metal sinfonikoan talde ekinen bat badago, Xandria alemaniarrak direla aise esan daiteke. Izan ere, abeslariz aldatzeak eragin dezakeen trauma beti bihurtu dute hobekuntza, eta lan bikainak baino ez dizkigute eskaintzen. Oraingoan, Theatre of DimensionsDianne van Giersbergen holandarrarekin bigarrena.

Askok hasierako diskoak nahiago izango dituzten arren, ezin da ukatu Xandriak hoberantz baino ez duela egin azken urteetan. Diskoz disko soinua indartu egin dute eta heldu egin dira, ikur bihurtu diren arte. 

Azken hau ez da kaleratu duten onena, baina baditu maisulanak. Orobat, esan daiteke estilo eta tematika desberdinak jorratzen dituzten kantuak sortu dituztela: epikoagoak, batzuk; arinagoak, besteak. Dena den, merezi duten 13 kantu bortitzekin datozkigu oraingoan.

Lan honen gorentasunaren eragile nagusia Where the Heart is Home hasierako kantatzarra dugu. Epika sinfonikoa ezerk baino hobeto lantzen duen abestia da, harribitxia. Sarrera limurtzailea, jarraipen hantustetsua eta lelo jainkotarra. Dianneren teatralidadeak metalaren historian egin den kanturik bortitzena maneatzen du eta hildakoak ere berpiztu ditzakeen maisulana dela esan dezakegu erratzeko arriskurik gabe. 

Tamalez, gerora datorrenak ez dio langari eusten, ahaleginak nabarmenak badira ere. Death to the Holy abestiak Wishmaster disko mitikora garamatza. Metal progesiboa jorratzen du eta lelo itsaskorra duen kantua da. Forsaken Love balada ere ildo beretik doa.

Call of Destiny da diskoa babesten duen abestietako bat. Metal progesiboa nagusi orain ere kantu arin eta jostagarri honetan:


Progresiboa alboratu eta We are Murderers epaitzailearen txanda. Björn Strid ohikulariaren ahots guturalak lagunduta, kantu pisutsu eta gogorra dakarte. Hala ere, dituen osagarriak kontuan hartuta, kantu hoenkin huts egin dutela esa dezakegu. Izan ere, leloak ez du indarrik eta kantua luzea eta aspergarria ere egin daiteke:



Dark Night of the Soul bigarren balada, aitzitik, ederra da, amaiera batez ere. Iluntasuna nagusitzen da berriro When the Walls Came Down apokaliptikoarekin. Honetan ere Dianneren moldakortasuna nabaria da.

Ship of Doom desberdina da oso. Ross Thompson abeslari eta gitarjolearen laguntzaz, piraten matxinada baten muinera garamatzate, jostagarria, borobila eta oroigarria den abesti hone laguntzaz. Lekukoari Célilí instrumentalak heltzen dio. 

Song for Sorrow and Woek lelo sinplea badu ere, pasarte desberdin asko uztartzen ditu eta osotasuna duen abestia da. Burn Me itsaskorra eta freskoa da, progesiboagoa eta nahiko poperoa. Amaitze aldera, Queen of Hearts Reborn maiestatetsua eta diskoari izena ematen dion Theatre of Dimensions abestitzar aberatsa eta interesgarria. 

Laburbilduz, hastapen ezinhobea duen disko zuzena dela esan daiteke Theatre of Dimensions hau, gorabeheraduna. Ezin daiteke esan alemaniarrek kaleratu duten lanik onena dela, baina merezi du, Where the Heart is Born kantuagatik, batez ere. 

- Puntuazioa/ Score: 8/10
- Abestirik onena/ Best song: Where the Heart is Home