AKOMA - Revangels (2017)

Europako iparraldean metalik onena egiten den esaerari irmo heldu diote Akoma danimarkarrek eta hasiberri izpirik sumatzen ez zaion bigarren lana kaleratu dute: Revangels

Edonork ez dauka aukera Liv Kristine nervegiarraren laguntza jasotzeko hasi eta gutxira, eta Akoma taldekoek apetari zukua atera diote. Izan ere, entzulea erakarriko du tandem horrek, baina lanaren heldutasunak liluratuko du. 

Nortasun handiko 9 kantuk osatzen dute Revangels, eta doinu apokaliptikoak eta soprano ahots gorenak dira nagusi.



Enticing Desirek ematen dio hasiera lanari. Oso abesti homogeneoa da, melodikoa eta erritmo lasaiekoa. Disko osoan bezala, Tanya Bell sopranoaren ahotsaren indarra da nagusi.

Horren ostean laneko abestirik esperoena dator: Revangels bera, Liv Kristinen laguntzarekin. Ahotsak garbiagoak dira hasieran, eta jarraian egiten du eztanda kantuak lirika bete eta astunera:


Change of Propensity askoz ere indartsuagoa da aurrekoak baino, leloa batez ere. Ahotsak garaiagoak dira eta erritmo bortitzagoa du. Mesopotamia da laneko lehenengo balada, eta borobilena. Hands of Greed erritmo lasaiaren eta ahots boteretsuen beste erakusleetako bat da. Vira hurrengoa abestiak nortasun apur bat garatuagoa duela esan daiteke, ahotsak garbiagoak baitira eta lelo itsaskorragoa baitu. Azken horretan pasarte arinagoak lautada zabala eta lasaiekin nahasten dira.

Humanity da laneko bigarren balada. Tristea eta hunkigarria aldi berean. Heartless Deceiver progesiboa da, bai estilo aldetik bai erritmo aldetik; arina, bizia eta pisutsua. Azkenik, guda-ereserki hutsa: Bittersweet Memories. Izen breko euren lanetik ateratako kantuaren bertsioa izan arren, lanari bukaera emateko aukera ezin hobea da: harroa eta absatia. Dudarik gabe, Revangels honi eman dakiokeen amaiera duinena.

Aurreko guztiak streaming bidez entzun daitezke:


Aurten entzun ahal izan dugun lanik oparoenetarikoena da Akoma danimarkarren Revangels hau. Hasiberriak badira ere, gogor datoz, estilo propio eta nortasun handiarekin gainera. Ahots lirikoak, instrumentu astunak eta melodia asko. 

- Puntuazioa/ Score: 8.5/10
- Abestirik onena/ Best song: Revangels