TREES OF ETERNITY - Hour of the Nightingale (2016)

Zoritxarrez, agur esan zigun 2016an Aleah abeslari hegoafrikar-suediarrak. Trees of Eternity bere eta Juha Raivio gitarra-jole finlandiarraren arteko bikotea da. Batera, Doom Metal iluna eta melodikoa jorratzen duen Hour of the Nightingale eskaini zuten.

Finlandiarraren ibilbide tetrikoa eta suediarraren ahots melankolikoa uztartzen dituen lana dugu. Diskoa osatzen duten 10 kantu patxadatsuek entzulea mundu antzu, hotz eta animatu batera eramaten dute. Homogeneoa da oso, eta kanturen bat biziagoa bada ere, orokorrean lanari goibeltasun erromantikoa dario. Lasai gaudenean entzuteko lana da, eta hobe makal bagaude, gure zentzumenak astintzeko indar handiagoa izateko.

Abestiak elkarren antz handia dute. Batzuk nabarmentzearren, lanari izena ematen dion Hour of the Nightingale edota entzungarriagoak diren Condemned to Silence, Broken Mirror edo Paradise taldeko abeslaria den Nick Holmes Gallows Bird. Hona hemen mokadutxo batzuk:






Aleah omentzeko ereserki bikainak eskaintzen ditu Hour of the Nightingale honek. Doinu goibelak atsegin ez badituzue ere, aukera bat eman, ez zarete damutuko.

- Puntuazioa/ Score: 8.5/10
- Abestirik onena/ Best song: Gallows Bird