LEAVES' EYES - Fires in the North (EP)

Alemaniarrak abeslari berriarekin gustura ari omen dira lanean eta horren erakusle atera berri duten EPa: Fires in the North. Abesti berria eta material berritua entzuleen nahaiak asetzeko.

Badirudi taldeek emakuzmezko abeslariak mantentzeko arazoak dituztela, eta, gainera, amodio kontuak badaude medio, arazoa larritu baino ez da egiten. Hori da antza Leaves' Eyes taldeari gertatu zaiona.

Liv Kristine soprano norvegiarrarekin zuten harremana bertan behera utzi eta finlandiatik datorren Elina Siirala abeslariari eman diote ongietorria. 

Kide berria dutela ospatzeko asmoz, azken diskotik ateratako abestiak berregin eta berri bat ere gehitu diete hogei munutu eskas dirauen lana osatzeko. Horrela, Fires in the North singel berriari laguntzen diote King of Kings laneko Edge of Steelek, Sacred Vowk eta Sword in the Rockek.

Originalen eta bertsioen arteko aldea nabaria bada ere, Liven lekukoari duintasunez heltzen diolakoan gaude. Utzitako hutsune zabala betetzeko erronka ez da makala, eta trebe aritu da Elina horretan.

Hona hemen Fires in the North singela eta Edge of Steel abestiaren bertsio berria:




Line-up berriak itxura bikaina dauka eta hurrengo lan potoloaren esperoan gaude.