TARJA - The Brightest Void (2016)

The Shadow Selfen aurrerapen gisa, Tarja finlandiarrak The Brightest Void aurkeztu du ezustean, 9 kantuko diskoa, jarraitzaileon gose leundu nahian edo. 
The Shadow Self -Colours in the Darken hurrengo lana- kaleratze bitarteko irrika arindu nahian, Tarja bakarlariak jarraitzaileontzako opari bezala kaleratu du The Brightest Void, grabatzerako orduan zintzilik geratu omen diren kantuek osatua. 

Within Temptation taldearekin batera egindako Paradise kantuaren bertsio berria edukitzeaz gain, The Shadow Selfen aurkituko dugun The Bitter End kantua ere aurkituko dugu bertan, baita Colours in the Road biran antzun genuen Witch Hunt ere. 

Lana No Bitter End singleak hasten du. Hastapen rockeroa, komertziala eta nahiko itsaskorra:





 

Your Heaven and Your Hell kantuan Michael Monroe abeslari finlandiarraren laguntza izan du. Azkarra, kontrolik gabea, non gitarrek indar handia duten. Eagle Eye abestian ere laguntza izan du, Chad Smith Red Hot Chilli Peppers taldeko bateriajolearen eta Toni Turunen nebaren laguntza, hain zuzen. Hirurek kantu lasai eta apala eskaini dute. 

An Empty Dreamek ere balada kutsua du, zeinetan doinu klasikoak pasarte ilunekin nahasten diren.Aurreko bira jarraitu duzuenoi, ezagun egingo zaizue Witch Hunt. Horrek ere balada itxura dauka, baina nortasun handiagoduna. 

Shamelessen berriro ageri dira gitarra eta bateriak. Therion taldea gustuko duzuenoi zenbait pasarte ezagun egingo zaizkizue. Rock abesti normal badirudi ere, leloan ahotsa askatu eta nota garaiak eskaintzen dizkigu finlandiarrak. Pianoa eta gitarra dira nagusi House of Waxen, laneko hirugarren baladan. Rockeroagoa Goldfinger, antzerki-/musikal-ikutuduna. Eta, azkenik, Paradise, Within Temptationekin batera egindako abestiaren bertsio xumea.

Orobat, zintzilik eta plazaratu gabe utziko zituen kantuek osatutakoa dela kontuan izanik, The Brightest Voidek langa gainditu duela uste dugu, doi-doi bada ere. Hala ere, merezi duen abestiren bat badago, baina ez espero kontu handirik. Zorionez, baztertutako kantuak hauek badira, The Shadow Self disko borobila izango delakoan gaude. 


- Puntuazioa/ Score: 7.5/10
- Abestirik onena/ Best song: Your Heaven and Your Hell