DELAIN - Lunar Prelude (EP)

The Human Contradiction arrakastatsuaren eskutik bira luzean murgildu ostean, hurrengo lan potoloa noiz eskainiko zain gauden jarraitzaileon gosea asetu nahian, Delain taldeak Lunar Predule EPa plazaratu du.

THCen aurkeztu zituzten kantuen zuzeneko bertsioez gain, kanta berri bi ere entzuteko aukera izango dugu lan labur honetan. 


Kanta horietako bat da Suckerpunch, holandarren zigilua daramana: estribilo itsaskorra, doinu elektronikoak tarteka eta Charlotten ahots liluragarria. Turn the lights out ere berria da, lasaia eta ederra, baina xumeegia, agian.


THC hau betetzen duten gainontzeko abestiak ezagunak dira jada. Don't let goren bertsi berria (aurrekoaren oso antzekoa) eta Lullaby, Stardust, Here come the vultures eta Army of Dolls zuzenean, zeintzuetan Charlotten ahotsa ondo entzuten ez den. EPa Suckerpuch single-aren orkesta-bertsioak ixten du.

Kontuan izanda lanak kantu berri bi eskaintzen dituela soilik eta gainontzekoetan abeslariaren ahotsa bikaina ez dela, ez dakigu erostea merezi duen. Hala ere, single-a behintzat entzutera animatzen zaituztegu. Dudarik gabe, THCen aitzindari duina izango den hurrengo lan betearen zain jarraitzen dugu.



- Abestirik onena/ Best track: Suckerpunch
- Puntuazioa/ Score: 7.5/10