DARK SARAH - Behind The Black Veil (2015)

Dark Sarah du izena Heidi Parviainen alter egoak, eta baita proiektu berriak ere. Ezagun egin zuen Amberian Dawn talde finlandia utzi ostean, bakarkako lan berezi batekin datorkigu sopranoa.
Eskontza-egunean bertan senargaiak beste neska batekin ihes egin eta gero, Sarahk xalotasuna galdu eta iluntasuna besarkatzeko erabakia hartu du. Argumentu horren harira idatzi ditu Heidik 13 abestidun Behind the Black Veil, crowdfounding bidez lortutako diruarekin.

Hiru kapitulotan banatuta, disko hau iparraldeko baso zuri eta hotzetan dago girotua, eta gabonetako ipuin klasikoetako melodiekin apaindua. 

Orokorrean antzerki tonua dute abestiek, eta oso antzekoak dira gehienak. Hala ere, badaude ohiko metal abestien antza dutenak ere. Aipagarriena, Memories Fall kantua, Manuela Kraller (Xandria taldeko kide ohia) alemaniarrarekin batera abestutakoa. Soprano bien ahotsak ezin hobeto uztartzen dira, eta kantu indartsu eta kaotikoa dute emaitza:



Heidik Inga Scharfen (Van Canto) laguntza ere izan du, eta bien artean Evil Roots abestiari erantsi diote ahotsa. Arina da, eta metal garbiaren kutsua nabari zaio. Eta, azkenik, beste kolaborazioa bat. Oraingoan Sonata Arctica taldeko Tony Kakkok eskaini dio laguntza Light in You izeneko balada politean:


Lirikoagoa da Hunting the Dreamer, lelo ederrekoa. Gainontzekoak antzerki-saio baterako aproposagoak dira metal disko baterako baino. Hala ere, generoa gustuko duzuenok eta desberdina den zerbaiten bila zabiltzatenok agian eskertuko duzue. 

Dena den, jarraitzaileek emandako diru ondo aprobetxatu duelako dudarik ez dago. Genero berri baten sorreraren aurrean gaudelakoan gaude, metal antzerki-sinfonikoa. Entzutera ohituta gaudena ez bada ere, badago kantu interesgarririk. Bigarren atalaren esperoan. 



- Puntuazioa/ Score: 7.5/10
- Abestirik onena/ Best song: Evil Roots