2009an Amanda Somerville eta Michael Kiske abeslariek bat egin zutenetik, bi lan kaleratu dituzte jada. City of Heroes du izena bikotearen azkenak, 12 abestidun metal progresibo eta arinaren alegoria.
Bai Amandaren eta bai Michaelen ahotsak uztartzen dituen proiektua da Kiske/Somerville. Urtetan metal-generoaren buruan aritu ostean, indarrak batu eta omenaldi duina eskaini diete metalaren sustraiei.
Gorazarre hau 12 abestik osatzen dute. Helduak dira eta kalitate gorenekoak. Doinu garbiak dira nagusi eta bikotearen ahotsek ezin hobeto heltzen diete gitarrek eta bateriak sortzen dituzten melodiei.
Lasai entzuteko diskoa da, eta Amandaren nota garaien hutsunea sumatzen bada ere, entzuleak aise asebeteko dituen trinkoa dugu City of Heroes.
- Puntuazioa/ Score: 8.5/10
- Abestirik onena/ Best song: Salvation