NEOPERA - Destined Ways (2014)

Izen berriak gehitzen doazkio metal sinfonikoaren arbelari. Alemaniatik dator Neopera, opera ahotsei garrantzia handia emanez, Destined Ways lehen lana aurkezteko.

Igarten da asko dutela hobetzeko, soinu aldetik batez ere. Hala ere badaukate oso interesgarria den nahasketa bat, baritono eta soprano ahotsen arteko sinergia. Ez ohikoa.

B saileko lana dugu, sintetizatzailea lagun. Baina hala ere bada abesti interesgarririk diskoa osatzen dutenen hamairuen arten. 

Singlea eta ikurra, A Marvel of Chimera. Baritono, soprano eta ahots guturalak nahasten dituen antzezlana dirudi, estribillo itsaskorduna. 


Gainontzekoak, tira. Musika aldetik eskastxoak, garbitu gabeak. Bitarteko kantua bada ere, Requiem aipatuko genuke agian. Baladak, hiru: Fallingwater, Last Pantomime eta The Unspeakable, zeintzuetan opera ahotsak ahalmentsu agertzen baitira.

Nahi eta ezina izan daiteke Destined Ways. Diskoa borobila da, eta badauka distira egiteko nahiko elementu, baina bada falta zaion zerbait bikaina izateko. Hala ere lehen diskoa izateko ez dago gaizki, eta bide beretik jarraituz gero, apurka apurka lan oso interesgarriak eskainiko dizkigutelakoan gaude. 


- Abestirik onena/ Best song: Requiem
- Puntuazioa/ Score: 8/10