AMY LEE - Aftermath (2014)

Evanescence diskoa 2011an kaleratu ostean, izen bereko taldearen buru den Amy Lee abeslariak soundtracka dakat Dave Edgar biolontxelo-jolearen laguntzarekin, War Story pelikulari doinua jartzeko asmoz.

Eta kitto, besterik ezer ez. Amancio Ortega Inditexeko burua pozik egon daiteke abesti berriak baititu dendetan jartzeko. Halako dendetan sartu eta Push The Buttonek ez luke inor harrituko. Lehen kantua dugu hori.

Ostantzean, ezer interesgarririk ez. Abesti laburrak, triste xamarrak, baina barren-hustuak. Dark Waterrek eman dakioke bizitasun apur bat lanari, baina ez da nahikoa.

Estatu batuarraren ahosa ere ez da sarri entzuten. Push The Button, Can´t Stop What´s Coming eta Lockdown abestietan baino ezin daiteke antzeman. Azkena izan daiteke Evanescence taldearen estilora hurreratzen den bakarra.

Hala ere kontutan hartu beharko genuke zein xederekin egindako lana den. Soundtracka izateko suposatzen dugu bete duela bere zeregina. Gehiago ere espero genuen. Badirudi talde rock-gotikoaren doinu berriren bat entzuteko, lan berriaren zain egon beharko dugula. 


- Abestirik onena/ Best song: Lockdown
- Puntuazioa/ Score: 5.5/10