ANETTE OLZON - Shine (2014)

Nightwish taldetik egoera susmagarrian kanporatua izan ostean, Anette Olzon suediarra badator Shine izeneko bakarkako lehen lanarekin. 

Tarja Turuneni gertatu bezala, Anetteri Nightwish taldea uzteko eskaera luzatu zion taldeak. Eta Tarja Turuneni bezala, EarMusic disketxeak bakarkako lana kaleratzeko eskaera egin dio. Eta hala, urte biren buruan badugu eskuartean Shine.

Ez gaitu harritu aukeratu duen estiloak. Bai bere ahotsak eta bai aurreratutako kantuek argi utzi dute diskoaren norabidea. Pop lasaia, noizean behin metal ukituren bat aditzera ematen duena. Tarja Turunenek ez bezala.
Like a Show Inside My Headek ematen dio hasiera lanari. Abesti lasaia eta anbientala. Egokia halako disko batentzat. Shinek jarraitzen dio, argitalpenari izena ematen dion abestiak, hain zuzen. Rock leun ukituekin apaindua indar apur bat eskeintzen du. 

Floatingekin berriro ere lasaitu egiten da diskoa. Enyaren antza ere dezake entzuleak. Bigarren singlea dugu Lies, misteriotsua. Taldekide ohientzako mezua ote. A capella hasten da Invincible, oso lasaia, baina inspirazioa pizteko modukoa.

Hear Mek ikutu elektronikoak ditu, Depeche Moden antzera. Falling izan daiteke diskoan aurkituko dugun abestirik gogorrena, Shine honen lehen singlea. Rockeroa.

Berriro ere lasaitasunera Moving Away, One Million Faces eta Watching Me From Afarekin. Eta kitto. Ez dauka besterik.

Disko estandarra, izaera gabea. Apala eta indar gutxiduna. Ez genuen besterik espero, egia esan. 


- Puntuazioa/ Score: 6/10
- Abestirik onena/ Best song: Invincible