LACUNA COIL - Broken Crown Halo (2014)

Dark Adrenaline (2012) arrakastatsuaren ostean, Lacuna Coil italiarrak bueltan dira Broken Crown Halo zazpigarren lanarekin. 

Entzumin handia susmatu arren, aurrekari gogorra atzean daukala etorri zaigu Broken Crown Halo hau. Freskoa eta liseri-erraza, hori bai.

Inoiz baino ahots oldarkorragoak entzun daitezke, tarteka-marteka lelo itsaskorrak apainduz. Bateria eta gitarra ere gogotsu antzeman daitezke, eta oro bat, kalitate handiko lana dela esan daiteke.

Nothing Stands In Our Way izan daiteke diskoan aurki daitekeen abestirik zoroena. Estribillo bortitz eta egokia Broken Crown Halo honi hasiera emateko. Zombiek ere sarrera arina dauka, lelo interesgarri batean bukatzen duena.  Nahiko komertziala egia esan.

Hostage to the Light izan daiteke diskoa berezi egin dezaken abestia. Taldearen sigilua daraman abesti hau bikaina da: hasiera lasaia eta lelo gogorra, non Cristina Scabbiaren ahotsa nagusi baita. Dudarik gabe, abestirik onena.

Victim Zombieren antzekoa izan daietek, baina emakume eta gizon ahotsak atzekoz-aurrera. Die & Rise ere agresiboa eta astuna da, gomendagarria. I Forgive (But I Won't Forget Your Name) balada rockeroak ematen dio amaiera diskoaren lehen zatiari.

Cybersleep abestiak Evanescenceren kanturen baten antza dauka, lasaitxoa. Eta aurrerantzean, ezer berririk ez. Gitarra doinu industrialak, zoratzeko moduko ahotsak, baladaren bat, eta, bukatzeko, One Cold Day misteriotsua. 

Aitzindariaren mailari tinko heldu ez badio ere, badago zer entzun Broken Crown Halo honetan. Hala ere abestiak nahiko antzekoak dira, eta, Shallow Life (2009) bostgarren lana baino hobea bada ere, badauka zer hobetu.


- Puntuazioa/ Score: 8/10
- Abestirik onena/ Best song: Hostage to the Light