Talde gutxik lantzen
dute metal sinfoniko hutsa garai hauetan, eta are gutxiago lehenengo lan
batean, generoan lekua egitea zaila baita. Hala ere, badirudi Divino
Disturbo talde espainiarrak entzun-gor egin diela esamesei, eta
generoak galdu duen esentzia berreskuratzera omen datoz. Hala dirudi kaleratu
duten Op I lana entzunda.
Gitarra arinak eta bateria astunak dira metal musikari nortasuna ematen diotenak; orkesta doinuak eta ahots-lirikoak, berriz, musika sinfonikoaren ezaugarri. Hots, elementu guzti hauen baturari ematen dio izena metal sinfoniko generoak. Eta horretan trebe agertu dira madrildarrak.
Doinu ederrak entzun daitezke Op I honetan. Ez instrumentu-doinuak soilik, ahots-lirikoak ere nabarmentzekoak dira. Raquel dugu taldearen abeslaria. Erraz aritzen da pasarte agudo eta arinetan, eta gainontzeko instrumentuei gailendu gabe, indartsu ageri da abesti guztieta. Nortasuna dauka Raquelen ahotsak, eta oso baliotsua da hori talde hasi berri batentzat.
Emakumezko ahots dramatikoa orkesta doinuek laguntzen dute. Agian, elementu guztien kohesioa bota daiteke faltan, blokeetan banatuegi baitaude abestiak. Izan ere, tarte bakoitzean instrumentu bat baita nagusi: orkesta doinuen pasarteetan Raquelen ahotsik ez da apenas entzuten, ezta gitarra arinik ere.
Hala ere, taldearen lehen lana dela gogoratu behar dugu. 10 abesti mandok osatzen dute Op I debut albuma, eta horiei sarrera-abesti bat eta bukaerako beste bat gehitu behar zaizkio. Azkenean bata eta beste bereiztea gaitz egin badaiteke ere, ezin uka daiteke espainiarrek egindako lana eta generoaren sustraiak berpizteko apustua. Gainera, Oniria abestian, Op II lanaren aurrerapenean (bai, Op I ixten duen abestia hurrengo lanaren aurrerapena da) ikus daiteke nola taldeak bide onetik eboluzionatuko duen, eta asko daukatela eskaintzeko.
Laburbilduz, metal sinfoniko hutsa entzuteko aukera izango dugu Divino Disturbo taldearen lehen disko honekin. Emakumezko ahots bikaina eta orkesta pasarte ederrak, generoaren eredugarri. Gomendagarria, oso.
- Abestirik onena/ Best song: Nirmia
- Puntuazioa/ Rating: 8/10