EPICA - Retrospect (2013)

Modan jarri omen da metal taldeen artean urteurrenak ekitaldi berezi batekin ospatzea, eta gu geu oso pozik gaude erabaki honekin. Epica taldearen txanda izan da oraingoan.

Dagoeneko hamar urte igaro dira holandarrak taldea osatu zutenetik (Sahara Dust hasiberri izena atzean utzita), eta jarraitzaileoi kontzertu berezia eskaini digute zuzeneko koro eta orkestak lagunduta.

Retrospect izena jarri dioten ekitaldi honetan urte guzti hauetan osatu dituzten kantu esanguratsuenak jaso dituzte, eta baita musika klasikoko zenbait lan jo ere, hala nola, Vivaldiren Presto, edo Stabat Mater Dolorosa Floor Jansen abeslariarekin batera.

Aurkezpenak eginda, hitz politak datoz orain. Izan ere, taldeak orain arte eman duen kontzerturik hunkigarriena eta borobilena da Retrospect hau. Zuzeneko koro hungariarrak eta orkesta sinfonikoak ezin hobe laguntzen du taldeak euren historian zehar egindako ibilbide hau; Sensorium bezalako kantuetan hasi eta Storm the Sorrown bukatzen dena. Eta honi, Simone Simonsen ahotsa gehituta, imagina dezakezue zer aurki daitekeen DVD honetan. Izan ere, zuzenean abesteko, bikain ari da emakumea hiru orduko luzeera daukan kontsertu honetan. Ahots lirikoak inoiz baino indartsuagoak ageri ditu, eta Floor Jansenek lagundutako abestietan (Stabat Mater Dolorosa eta Sancta Terra) ez da atzean geratzen.

Within Temptationen Black Symphony gehiegi izan bazen ere, plazer handia izan da Epica taldeak honako hau eskaintzea. Musika eta irudi aldetik ederra, eta jarraitzaileak hunkitzeko modukoa. Luzea da gainera, eta merezi du eskuratzea. Taldearen historiaren laburpen bikaina, musikari eta abesle onenek kontatua.

- Abestirik onena/ Best song: The Phantom Agony
- Puntuazioa/ Score: 9/10