Herbeheretarren lehen lana da entzuten duguna A Different Shadow of Darkness (ADSOD) hau, eta haien bigarrena. Bigarrena da beste bat aurretik dutelako, baina kalitate aldetik behintzat, lehen lana dirudi.
Egia da talde guztiek ez daukatela diskoa nork editatu, edo behintzat, profesional batek editatzeko aukerarik. Eta badirudi Magion taldeak ez duela halako zorterik.
Egia esan, disko bikaina kaleratzeko elementu guztiak dituzte: koroak, ahots lirikoak, ahots apalagoak, musika-tresna egokiak eta nork ohiku egin (growl).
Baina piezak dexenteak badira ere, nork itsatsi falta zaio. Igarten da masterizazio on bat behar duela, eta abesti askotan grabaketa-lekuaren giroa antzematen da. Hala ere badiogu piezen aniztasuna goraipatzekoa dela.
Nostalgikoentzat, After Foreverren hasieretara edo Epicaren The Phantom Agony diskoen antzeko estilokoa da ADSOD. Giro iluna eta metal hutsa. Opera ahotsak entzun daitezke zeinbait abestitan eta ahots bakarreko sasi-kororen batek ere ematen dio abestiren bati sarrera. Tamalez, kalitate eskasak indarra kentzen dio diskoari.
Hala ere, baikorrak izatearren, diskoaren amaierak lana indartu behar duela esan beharra dago. Azken hiru abestiak, Untrue, Body's Betrayal eta amaierako Neverending Winter, entzutekoak dira, eta behintzat, gustua goxotzen dute hasiera garratzaren ostean.
Ez ezazue disko bikainik espero. Hala ere, kontutan hartzekoa da borobiltasun on batekin asko irabaziko lukeela, disko aipagarri bat izateko elemetuak baditu eta. Abestiak luzeegiak badira ere, kuriositate hutsagatik gomendatzen dugu, amaiera behintzat. Esperoan gaude hurrengo lanari.
- Abestirik onena/ Best song: Untrue
- Puntuazioa/ Rating: 7/10