Erratzeko inongo arriskurik gabe, Lacuna coil talde italiarraren Dark adenaline diskoa plazaratu duten onena dela esan dezakegu, hasieratik bukaeraraino.
2002an Comalies kaleratu zutenean egin ziren famatu milandarrak rock sinfonikoaren generoan, eta 2006ko Karmacode lanari esker egonkortu zuten arrakasta.
Desberdina dugu Dark adenaline hau, grabatu duten seigarrena, eta 2008an estatu batuetan ezagun egin zen Shallow life baino askoz hobea. Luzaroan gogoratuko diren kantuak dakarzkigu albumak, Heaven's a lie (Comalies, 2002) abesti ezaguna entzun genuenetik onenak.
Trip the darkness lehen single-a, Kill the light, Give me something more edo Intoxicated bezalako kantatzarrek Lacuna coil taldeak aurrerapauso handia eman duela erakusten dute, jarraitzaileek asko eskertuko dutena. Abesti dinamikoak eta desberdinak, taldearen heldutasuna erakusten dutenak.
Dudarik gabe, aspaldian italiarren ekarri duten diskorik onena dugu, eta baita generoko onenetarikoa ere. Entzun eta erosi beharrekoa, alegia.
- Abestirik onena/ Best song: Give me something more
- Puntuazioa: 9/10