SOUND STORM - Immortalia (2012)

Bergarako Tartufo aretoan ezagutu genituen Sound Stormeko kideak, Sarah Jezebel Deva eta Tristaniarekin Europan zehar biran zirela. Eta gustatu zitzaigun entzun genuena.

Zaila litzateke sortzen duten musika ondo deskribatzea betiko generoetan erori gabe. Opera eta gizonezko ahots lirikoak nahastu eta metal arinaren doinuek lagundutako koro estugarriak gehituta, hara non Immortalia agertzen den. Metal kaotikodun opera ederra, a charming caotic-opera, edo argiago, metal sinfoniko-progresiboa. 

Bergaran ezagutu genituenerako disko bi kaleratuta zeuzkaten jada italiarrak. Generoan entzunak izan ez diren arren, kalitatezko lanak egin dituzte, eta apurka-apurka badoaz ereindakoa batzen. 
Immortalian gitarra ariñak eta Phillipe D'Orangen ahots liriko zorrotzak eta indartsuak dira nagusi, tartean soprano ahotsak ere entzun daitezkeelarik. Horren adibide bikainak dira Blood of Maiden, Call me Devil. Baladarik ere badauka, Watching you Fading ederra. 

Eta gainontzeko abestiak antzekoak dira, sentzu onean urduri ere jar dezaketenak. Metal arinaren zaleak zaretenok ederki disfrutatuko duzuen lana duzue Immortalia, berritzailea oso. Koroak hobetuta borobilago geratuko litekeen arren, harro egon litezke Sound Stormeko kideak egin duten lanarekin, guri behintzat asko gustatu baitzaigu. (Eta zuzenean ere bikainak dira!).

- Abestirik onena/ Best song: Blood of Maiden
- Puntuazioa/ Score: 8.5/10