EDENBRIDGE - The Bonding (2013)

 Bai, bai eta bai! Hau da hau sorpresa! Aspaldian entzun gabe geneukan orkestari garratzi handia ematen zion lanik Nightwish-ek Dark Passion Play (2007) plazaratu zuenetik.
Diru nahikorik eduki ez eta talde austriarrak laguntza eskatu zuen benetako orkesta batekin graba zezaten, eta lortu dute bai. 

Inoiz oso entzuna izan ez den arren, urteak daramatza Edenbridge taldeak diskoak plazaratzen. Eta musika aldetik, oso landua dugu The Bondig izena daraman euren azken lana. 

Sabine Edelsbacher-en ahotsa ahul xamarra den arren, abestiekin egoki nahasten dira doinu orkestralak, eta generoaren maitaleentzat aurtengo diskorik onenetarikoa izango dena osatzen dute. 

Mystic River, Alight a new tomorrow eta 15min irauten duen The Bonding bezalako abestiek Nightwishen diskoren bat entzute ari bagina bezala sentiarazten gaituzte momentu askotan. Hitz handiak badira ere, soprano ahotsa gehitu izan baliote, benetan lan serio baten aurrean egongo ginateke. Hala ere, badiogu ondo merezi duela entzutea, eta nahi duenak eros dezala, ez zaio damutuko eta. Interesgarria oso. 

Talde austriarraren zortzigarren lana da The Bonding, Solitaire (2010)-an plazaratu zutenetik azkena. 

- Abestirik onena/ Best song: Alight a new tomorrow
- Puntuazioa/ Rating: 8.5/10