VISIONS OF ATLANTIS - Ethera (2013)

Azalak harritu dezakeen arren, ezer berririk ez dakarte oraingoan Austriarrek. Ethera izeneko disko hau da taldeak Maxi Nil abeslari greziarrarekin plazaratu duen hirugarren diskoa, Delta (2010) eta Maria Magdalena (EP, 2011), eta asko Melissa Ferlaak-en ahotsa ere faltan botatzen hasiak gara.

Diskoa ez dago gaizki, baina bai Trinity (2007) lanetik oso urrun. Abestiak ez dira ondo bereizten askotan entzuten ez badira, eta gehienak jarraitzen du antzeko estiloa. 

Trinity albumean entzun genitzakeen ahotsa kontrasteak aspaldi ez ditugula entzun, eta Vision of Atlantis gutxinaka txiki egiten doala dirudi. Mario Planken ahotsa ez da nahiko gogorra, ezta Maxi Nilena ere, eta taldeak antziñako soprano ukitua beharko lukeelakoan gaude. Trinity handiegi ez ote zitzaien geratu? Ezetz espero dugu.

Hala ere entzun beharreko diskoa dugu Ethera. Elementu sinfonikoak alde batera utzi gitarra soinu ariñak dira nagusi, eta badirudi metal progesiboaren lagun egin direla, askoren penarako.

"Female voices fest" ekitaldiaren agerraldia atzera bota ostean, pare bat kontzertu emateko asmoa dute bai aurten eta baita datorren urtean ere . 

- Abestirik onena/ Best song: Burden of Infinity
- Puntuazioa/ Rating: 7.5/10