ELUVEITIE - Helvetios (2012)

Antzinako Galietako guduetaz jorratzen den albuma dugu Eluveitie tade suitzarraren Helvetios. Indartsua, melodikoa eta ezustez betea.

Hasiera batean ahots guturalek nazkatu egiten badute ere, Eluveitie taldea bikaina da ahotsa gogorrak eta doinu zeltak nahasten, eta emaitza modura lan bikainak eskaintzen dizkigu.

Death metalaren lagun ez bagara ere, aitortu beharra dago Helvetios honek txundituta utzi gaituela eta letra larriaz idatz daitekeela doinu zeltikoen erregeak direla. 

Ahots guturalak nagusi badira ere, emakumezko ahots leunak ere badaude A Rose for Epona edo Alesia bezalako kantuetan Anna Murphy taldekidearen eskutik. Eta beraz, diskoan zehar abesti indartsu eta gogorretik komertzialagoak diren kantu lasaiagoetara egiten dute salto , tartean gaita doinu hunkigarriek guztiari borobiltasun bikaina ematen diotelarik. 

Hitz onik baino ez dugu suitzarrentzat oraingo honetan. Hasiera epikoak maila altuan jarten du lana, eta maila ederki mantentzen dute disko osoan zehar. Helvetiarrak harro egongo lirateke Helvetios entzun izan balute. Death metalaren barnean egoteko, bikaina. 

- Abestirik onena/ Best song: Home
- Puntuazioa: 9/10