DIABLO SWING ORCHESTRA - Pandora's Piñata (2012)

The Butcher's Ballroom plazaratu zuten momentutik Diablo Swing Orchestrako kideek talde berri eta berezi bat sortu zuten metal generoan.

Egia esan, ezin aurki daiteke haien parekorik. Ez musikan, ez abestien jorratzen dituzten gaietan, ezta Annlouice Loegdlunden ahotsean. Diskoz disko erakutsi du teknika aldetik generoaren erregina nor den.

Lehen lanak helduegia bazirudien arren, oraingo hau ere ezta oso atzean gelditu. Pandora's Piñatak doinu freskoak dakartza, eta elementu alai eta metalean inoiz entzun ez ditugunak. Berritzaileak dira eta, alegia.

Azken hau ere asko gustatu zaigu, aurrekaria baino gehiago gainera. Izen luzeegia ondo idazteko: Sing along songs for the damned and delirious (2009). Ska doinuak, tronpetak, jazza, gitarrak eta soprano ahotsak nahasten dituzten berriz ere suediarrek, eta baita elementu originalak ere, diskoan zehar entzun daitezkeenak. Izan ere, Black Box Messiah bera, bigarren singlela eta bideoklipa daukan beraien lehen abestia, ezberdina da oso, oso jostalaria. Imagina dezakezue.

Voodoo Mon Amour abestiak zabaltzen du lana eta Justice for Saint Mary kantuak itxi, azken hau inoiz entzun dugun baladarik kuriosoena dena. Eta tartean, esaldi batzuk gorago esandako guztia, jazz, metal eta Annlouice eta Daniel Håkanssonen ahotsa paregabeak. 

Ez zaio soilik metal entzuleari gustatuko, jazzaren jarraitzaileek ere entzun beharko luketen taldea dugu Diablo Swing Orchestra, eta bereziki, haien azken lana, Pandora's Piñata

- Abestirik onena/ Best song: of Kali Ma Calibre
- Puntuazioa: 9/10