XANDRIA - Neverworld's End (2012)

Bigarren mailan aritu da Xandria taldea metal sinfonikoan urteotan, Ravenheart (2004) argitaratu zutenetik. Eta ez hori bakarrik, abeslari bik utzi dute taldea harrezkero.

Hala ere, gauzak asko aldatu direla ematen du. Eta, izan ere, Neverworld's End lan berri honek aurreko guztiari entzun-gor egin, eta gogotsu etorri da generoaren lehen ilaretara. Eta horren errudun da Manuella Kraller abeslari alemaniarra. Soprano ahotsek haize freskoa eman diote taldeari, eta kontutan hartzeko musikariak direla argi utzi dute.

Ahots lirikoak, gitarra astunak, elementu zeltiarrak eta orkesta doinu epiko ederrak aurki daitezke ugari disko berri honetan. Nightwish taldearen Wishmater (2000) diskoaren antzeko doinuak nabari daitezke momentu askotan. Metal sinfonikoa ondo landu dute oraingoan, eta diskotza heldua eskaini digute gainera. 

Ezin izango genuke abesti bakarra aukeratu, denak baitira pareko. Valentine egokia da single bezala ezagutzera emateko, baina abesti guztiak entzun beharko liratezke. Harritu egin gaitu zer nolako mailarekin bueltatu diren alemaniarrak. Jarrai dezatela horrela! 

- Abesti onena/ Best song: Call of the Wind
- Puntuazioa/ Score: 8.5/10