Gutiz zirraratsu generaman itxaroten Nightwishek Imaginerum noiz plazaratuko, batez ere Storytime single-a kaleratu zutenetik. Anette Olzon abeslariarekin egindako bigarren lana, Dark Passion Play aurrekaria baina helduagoa, gogorragoa agian...
Baina lana osorik entzuteko eguna heldu eta zirrara guztia galdua genuen hirugarren abestia entzun orduko. Eta hurrengo abestiek ere ez dute laguntzen. Diskoa osorik bukatuta ezin sinets genezakeen Nightwishen azken diskoa entzun berri genuenik. Bagenekien estilo aldaketa murgilduta zeudena, baina ez genekien hain zorrotzak ian zitezkeenik.
Lana oso indartsu hasten da Storytime single-arekin, eta baita abesti gogorrekin bukatu ere. Baina, egia esan, erdiko gorputz guztia soberan legoke.
Argi utzi behar dugu diskoa plazaratzearen funtsa izen bera daraman filmari lagutza eskaintzea dela, zeinek diskoko abestiak izango baititu. Horregatik, estudio disko bat aurkeztu beharrean, genero desberdineko kantua leunak eta filmerako aproposak dakarzkigu taldeak Imaginaerum album honetan. Hala ere, oso urrun dago Nightwishek urteotan erakutsi duen mailarako.
Storytime, Last ride of the day eta Song of myself liratezke libratu daitezkeen kantuak, azkenari amaierako azken sei minutuak kenduta. Eta besteak, musika aldetik egokiak, baina ez daude ohituta eduki gaituzten mailara.
Dark Passion Playren bigarren atala itxaroten zegoenak jakin dadila ez duela disko honetan aurkituko, eta oso urrun dagoela bere aurrekarietaz. Zoritxarrez, hurrengo diskoa atera arte itxaron beharko dugu Nightwishen esentzia berriz dastatzeko.
Izenburu bera duen filma kaleratu du taldeak 2012an, eta baita urte berean Anette Olzon kaleratu ere. Honen ordez Floor Jansen holandarra batu zaie Imaginaerum World Tourrean.
- Abestirik onena/ Best song: Last ride of the day
- Puntuazioa: 8/10