EVANESCENCE - Evanescence (2011)


Urteak iraun dituen isilunearen ostean badatoz bueltan amerikarrak taldearen izen bera duen diskoarekin, Evanescence, alegia!

Amy Lee pop/rock gotikoaren erreginak kantua berriak soilik ez eta taldekide berriak ere ekarri ditu oraingoan. Inoiz ez bait da talde sendo eta lasaia izan, kideak joan-etorrian ibili baitira beti. Arraro xamarra da antza abeslaria. Auskalo. 

Zurrumurruak alde batera utzita, taldearen itzulerak zirrara handia biztu badu ere, zirrara hor geratu dela esan genezake, diskoak berak nahiko apal utzi bait gaitu. 

Metalaren munduan kritika txarrak jaso baditu ere, onartu behar da Evanescence taldeak Nightwish edo Within Temptation bezalako taldeak asko lagundu zituela bere garaian, eta beraien lehen diskoa oso entzuna izan zela. Hala ere, esan beharra dago Fallen (2003) diskoaz geroztik, amerikarrak ahuldu egin direla. The Open Door (2007) ez zen bat ere txarto egon, baina azken hou oso urrun dago taldea famatu egin zuen lanetik.

Pop/Rock gotikoaren esentzia izaten mantentzen badute ere, abestiak sinpleak dira eta instrumentu gehiagoren beharra sumatzen da. Kantuak landuak dira, baina hutsegiak, edonor indiferente uztekoak. What you want single-aren eta diskoaren lehen kantua denaren hasierako notek interesa sustatzen badute ere, lana aurrera doan hala entzuten jarraitzeko gogoak joan egiten dira, evanescence-tu. Hala ere, taldearen jarraitzaile amorratuek gustoko izan ditzaketen abestiak egon daitezke, My heart is broken edo Erase This bezalakoak. 

- Abestirik onena/ Best song: Erase This.
- Puntuazioa: 7/10