CRYSALYS - Awakening of Gaia (2011)


Askotan esan dugu talde baten lehen lan luze batek ez duela zertan heldugabe izan behar. The Awakening of Gaia dugu talde italiarraren lehen lan luzea, eta tamalez, heldugabea. Chiara Malvestitirena bezalako ahotsa eduki arren, musika aldetik asko dago hobetzeko.


Astuna da oso honako lan hau. Ez bereziki doinu gogorrak dituelako, soprano ahotsak indar larregi dutelako baizik. Abeslari italiarraren ahotsak gailendu egiten zaizkio gitarra eta bateriei diskoan zehar. Izan ere, lana gustoko duenak opera ahotsak izango ditu gustoko gehien bat, musika aldetik ez baita hain bikaina. Chiarak lan handia egin du.

Eta hala, bigarren mailako disko bat zena lehen planora ekarri dute Crysalys taldeko kideek. Musika aldetik asko hobetzeko duten arren, generoan aurki daitekeen abeslari onenetarikoa dute, eta horrek abantailak eman dizkie. Elementu garrantzitsua dela ikusita, ez dute izan arazorik abesti bakoitzean honi zukua ateratzeko. Eta guri ederki gustatu.

Abestiak ez dira beste munduko ezer, baina Chiararen ahotsa bikain aritu da eta entzuteak merezi du oso. Taldearen lehen diskoaren aurrean gaude, asko dago hobetzeko, eta hala gertatzen denean, zer-esan handi emango dute italiarrek.

- Abestirik onena/ Best song: The Awakening of Gaia
- Puntuazioa/ Score: 7.5/10