SARAH JEZEBEL DEVA - The Corruption of Mercy (2011)

Azaleko irudiak utzitako gorputz txarra alde batera utzi behar da diskoa gustora entzuteko, disfrutatzeko. Izan ere, asko disfrutatuko du entzuleak Sarah Jezebel Deva taldearen disko berri honekin. Abesti arinak, estribillo kategarriak eta beldurrezko Halloween doinuak.

Denetarik aurki daiteke disko berri honetan. Taldeak plzaratzen duen bigarrena dugu, 2010en A Sign of Sublime plazaratu ostean. Taldearen burua den Sarahk berak aitortu duenez azken honek, The Corruption of Mercyk, behar luke lehen diskoa izan, lasaiago egina eta osoagoa baita. Gu ere ados gaude horretan.

Urte hauetan metalaren munduan buru belarri ibili den abeslariak ondo daki disko heldu bat egitea zer den, eta oraingo honekin argi utzi du ibilbide luzeko emakumea dela.

Hasieran esan bezala, doinu desberdinak eskaintzen ditu lan honek. Azkarrak eta komertzialagoak dira hasierako biak, No Paragon of Virtue eta The World won't Hold Your Hand, askorentzat luzeegiak izan badaitezke ere. Gainontzekoak egokiak dira, eta abesti orkestralik ere bada, What Lies Before You, Tim Burtonen pelikuletan bikain gera litekeena. Gitarra biziak eta ahots liriko inspiragarriak ere nonahi. 

Badirudi taldeak gogor ekin diola proiektu honi, eta The Corruption of Mercy bezalako diskoarekin bide onetik doaz. 

- Abestirik onena/ Best song: The World Won't Hold Your Hand
- Puntuazioa/ Rating: 8/10