DELAIN - We Are The Others (2011)

We are the others du izena holandarren hirugarren estudio album honek. Talde gazte honek lehenengo albumetik (Lucidity,  2006) utzi zuen argi metal/rock sinfonikoan zeresana bazeukala, eta baieztatu egin du lan honek.

Azal argazkia gustuko ez baduzue ere, lasai egon, barruan dagoena nahiko hobea baita. Aurreko April Rain gehiago gustatu bazitzaigun ere, We are the others egokia da talde honek ohituta eduki gaituenerako. Metal doinuak alde batera utzi eta rocka guztiz besarkatu arren, albumak badu abesti berezirik, eta orokorrean, indartu eta heldutasuna ematen dio taldeari.

Pare bat abesti izan ezik, beste guztiak indartsuak dira eta ondo bereizten dira elkar. Doinu desberdinak dauzka kantu bakoitzak, eta baita estribilloa ere, baina orokorrean sumatzen da guztiak daukatela antzeko soinua eta egonkortasuna ematen dio lanari. 

Mother Machinen entzun daiteke metal elementuren bat, baina badiogu rock generoa ondo jorratu dutela. Charlotte Wesselsen ahotsa generoko onena ez bada ere, denok liluratu gintuen hasieratik, eta oraingoan ere lan bikaina egin du. Nabarmen liteke Burton C. Bell abeslariarekin egindako abestia, Where is the blood, benetan paregabea. 

Disko on baten aurrean gaude. Ez da generoaren onena, baina Delain taldea hasiberria da, eta hirugarren album honek bide onetik doazela adierazten du. Hala ere, nahiago dugu aurreko April Rain

- Abestirik onena/ Best song: Mother Machine
- Puntuazioa: 8/10