Batzuen ustean metalaren erregiña denak Colours in the dark lana dakarkigu oraingoan, 2010an What Lies Beneath plazaratu ostean.
Metalaren erregiña izan edo ez, ezin esan daiteke Tarjaren ahotsak indarrik ez duenik, eta argi uzten du Victim of Ritual tanborrada abestian, albumeko lehena eta baita lehen single-a ere. Oso erritmo kuriosoa lanari hasiera emateko, aspaldi entzun gabeko nota altuekin josita.
Leunagoa da oso 500 letters. Dinamikoagoa eta entzuten erreza, komertziala. Hala ere, diskoko onenetarikoa.
Lucid Dreamer dugu ondoren, abestirik luzeenetarikoa. Orkesta eta metal soinu gogorrak nahasten ditu, eta amaiera kuriosoa dauka, luzeegia agian. Never Enough ondo dago, Until my last Breath (What Lies Beneath, 2010) abestiaren antzera, ezer berririk ez.
Ingelesez soilik ez eta gaztelera ulergaitzez ere abesten du, argentineraz antza. Mystique Voyage, letra politduna, The Reign (My Winter Storm, 2007) abestiaren antzekoa izan daiteke. Cover-a dator ostean, Peter Gabrielen Darkness oraingoan. Bai Deliverance bai Neverlight antzekoak dira, soinu egokia eta estribillo indartsuarekin. Agian azken hau izan daiteke Victim of Ritual abestiatekin diskoko onena. Eta bukatzeko balada bi, Until Silence eta Medusa, azken hau Justin Furstenfeld artista amerikarrarekin batera.
Ez da plazaratu duen diskorik onena, baina bai entzun beharrekoa, abeslariak daukan izen onagatik bada ere. Diskoari Tourrak jarraituko dio, 2013ko udazkenean hasiko dena. Badirudi Nightwish taldea ondo ahaztuta daukala eta bakarkako lanari ekin dio gogor.
- Abesti onena/ Best song: Victim of Ritual
- Puntuazioa: 8/10