13 abesti mandodun seigarren diskoa dakar norbegiako Sirenia taldeak, hirugarrena Aylin abeslari espainolarekin batera. Hobetu litekeen azalaren atzean generoko lan ederraren aurrean gaude, agian urteko diskorik onenetarikoa izango baita.
Aylinen ahoskatzea eta baita ahotsa bera ere noizbait kolokan jarri eta gero, badirudi abeslariak norbegian kantu klaseren bat eman eta lirikoan murgildu dela kritiko asko ixilaraziz.
Eta hobekuntza onen erakusgarri lana zabaltzen duen Ducere Me In Lucem sarrera-abestia. Aylinen sirena ahotsen ostean, koro berriak ixten du albumeko single-ari sarrera ematen dion abestia. Seven Widows Weeds izan daiteke lanaren abesti indartsuena, irratirako edizioa albumekoa baino hobea bada ere. Abesti onetan Morten Velanden ahots guturalak Aylinen ohiuekin nahasten dira. Ohiuak, bai, ohiuak, suabeago ere abes bait liteke.
My Destiny Coming to Pass Sireniaren beste edozein abesti izan liteke, ezer berezirik ez. Ditt Endelikt da albumeko abesti berritzaileena, Joakim Naess abeslari norbegiarrern ahotsarekin. Abesti fresko eta komertziala, baina Sirenia-ren ukitu bereziarekin.
Cold Caress-ek hasiera dauka ona, Darkling-ek estribilloa, eta Decadence-ek, ezer ez. 12 minutuko abestia dugu Stille Kom Doden, norbegieraz, Nightwish-en masterpiece-ngandik oso urrun. Eta honen ostean, diskoa bukatu arte betiko abestiak, sarrera - estribilloa - koro gogorra - amaiera.
Sirenia ez da generoko talderik onena, baina bai onenetarikoa, Morten Velandek Tristania utzi zuenetik. Antzeko abestiak egiten dituzte, eta horrek alde txarrak badauzka ere, gustokoak dira beti. Ez dute estiloz aldatu, eta abesti komertzialak egiten badituzte ere, ez dute inoiz Sirenia ukitua galtzen. Talderik onen ez izanagatik, badaukate bai kororik onena, eta horrek ere laguntzen du Sirenia dena izatera lortzen.
Laburbilduz, elementu berriekin datorren Sirenia-ren disko berriak entzutea merezi du, haien onena ez bada ere.
- Abestirik onena/ Best song: Ditt Enderlikt
- Puntuazioa: 8.75/10