REVAMP - Wild Card (2013)

WOW! Hainbeste zarataren ostean hori besterik esan dezakegu. Wild Card album berriarekin datorkigu Floor Jansenen taldea aurten, gogorregi agian.

After Forever taldean landutako ahots lirikoa alde batera utzi eta metal hutsean datorkigu oraingoan bateriaz jositako lan honetan. 

Bateria gehiegi, tragikoegia. Azkarregi doazen kantuak dastatu ere ezin egin, eta azkenean oso antzekoak ere badirudite. Tragikoegi hasi, eta tragikoegi bukatu. 

Aurreko lanean bezala (Revamp, 2010) oraingoan ere trilogia dauka lanak, The Anatomy of a Nervous Breakdown, eta harekin hasten da albuma. Lana deskribatzeko esaldi hobeagorik ez. 

On the Side Line izan daiteke estribillo lasaiena duen abestia, eta hau ere hobetu daitekeena. Eta hemendik aurrera, kaosa. Bateria ahots leunekin nahasten denean ahots gutural gogorrak datoz jarraian eta gitarra eta teklatuak hartzen dute garrantzia. Nahasiegia.

Honen adibide dira The Limbic System, Wild Card, Precibus, Nothing (lasaitxoagoa) eta Neurasthenia. Distorded Lullabies balada lasaiagoa da alegia, baina Sweet Curse (Revamp, 2010) -tik oso urrun. Eta berriro abesti kaotikoak. Amendatory, I Can Become, Mysery's No Crime eta Wolf and Dog

Tristaniaren Darkest White oso leuna izan zen bitartean, gogorregia da Revampen azken lana. Asko arriskatu dute holandarrek, eta baita ahots erregistro asko erabili ere. Azken hau izan daiteke lanaren elementurik kuriosoena, nola soprano ahotsak ohiu guturalekin nahasten diren. Ahots erregistroan behintzat Floor Jansenek ez baitu parekorik.

Laburbilduz, buruko mina ere eman dezakeen albuma dugu Wild Card, non Floor Jansenek disfrutatzen duen, jarraitzaileok hainbeste ez badugu egin ere. 

Holandarra Nightwish taldeari batu zitzaion haien azken tourrean, Anette Olzon abeslariak taldea utzi ostean. Revampek tour berria hasiko du Kamelot taldearekin batera europan zehar. 

- Abestirik onena/ Best song: Precibus
- Puntuazioa/ Rating: 8.5/10