PLACEBO - Loud Like Love (2013)

Berezia da oso Placebo taldea. Plazaratutako disko batek ere ez dauka beste edozein lanen antzik. Soinu desberdina daukate, eta jarraitzaileok gustuko dugu.

Tamalez, oraingoan ezin esan genezake ingelesak album bikain batekin datozenik. Aurretiaz kaleratutako B3 EPak seinaleak bidali zizkigun jada...

Placebo The Bitter End (Sleeping with ghosts, 2003) edo Battle for the sun (Battle for the sun, 2013) bezalako kantuek egiten dute erakargarri. Eta oraingoan ez dago halakorik. Meds albumaren antzekoa dugu Loud Like Love, letrei doinuei baino garratntzia handiagoa ematen diona.

Hala ere Brian Molkoren ahotsak berezi izaten jarraitzen du, eta rock alternatiboan gailentzen da. Entzungarria da, eta abesti onik ere badauka, Rob the Bank, A Million little pieces edo Purify esateko. Baina ez espero beste munduko ezer.

Meds diskoa gustatu zitzaienek gustoko izango dute Loud Like Love ere. Guk ere gustuko izan dugu, baina lan hobeak dituztela uste dugu. Gogotsu itxaron izan dugu alguma noiz plazaratuko, baina huts egin digu. Hala ere, beti diogun lez, zenbat buru hainbat aburu.

- Abestirik onena/ Best song: Purify
- Puntuazioa/ Rating: 7,5/10