FACTORY OF DREAMS - Some Kind of Poetic Revolution (2013)

Argi ikusi daiteke Factory of Dreams taldeak inguru berezia osatzen adituak direla, doinu atmosferiko eta elektronikoak lagun dituztela. Eta horrek egiten du berezi bikote portugaldarra. Entzun izan dugun lehen diskoa bada ere, luzea da taldearen ibilbidea.


Izan ere, plazaratu duten laugarren diskoa baita Some Kind of Poetic Destruction. Izen luzea bakarrik ez, eduki luzekoa ere bada albuma. 13 abestik osatzen dute lana, elementu desberdinekoak guztiak. Batzuk atmosfera dute nagusi, ahotsak eta metal azkarra besteak. Hala ere, mami berekoak dira guztiak, eta orokorrean, disko ederra osatzen dute. 

Kuriosoa da nola abestien donuek bidaia batean zehar murgiltzen duten entzulea. Entzun erraza da eta dinamikoa. leunki nahasten dira gitarra eta doinu melodikoekin, eta abesti askok Theatre of Tragedy taldea ere ekar dezakete gogora.

Taldea oso ezaguna ez baldin bada ere, metal melodiko eta atmosferikoan parekorik ezin daiteke aurkitu. Factory of Dreams hau entzutea gomendatzen dugu, asko harritu egingo zaituzte eta.  

- Abestirik onena/ Best song: The Neutron Star
- Puntuazioa/ Score: 8/10