SEDUCE THE HEAVEN - Field of Dreams (2013)

Seduce the Heaven talde greziarraren lehen disko luzea dugu Field of Dreams. Eta debut-lana izateko, ez dago bat ere txarto. Abesti bereizgarriak, emakumezko ahots egokiak eta ahots gutural bikainak. Hasierako lan interesgarria.
Interesgaria behar du, ez soilik guretzat, hiru single-ren sorburu baita. Eta talde hasi berri batentzat ur handiak dira horiek; eta gaur egun, baita talde ezagun askorentzat ere.

Amaranthe eta Diabulus in Musica taldeen arteko nahasketa dela esan diateke Seduce the Heaven, lehen lan honetan behintzat. Bateria da nagusi. Bateria, eta sintetizatzailea, Amaranthe suediarrek erabiltzen duten antzekoa. Modernoak omen dira. 

Instrumentuek Angel Wolf-Black-en eta Marios Mizo-ren ahotsei ematen diete indarra; emakumezkoa lehenengoa, eta guturala bigarrena. Angelen ahotsa apetatsua da; nortasun handiko pop erregistrotik lirikoa hurratzera heltzen da. Baina aipamen berezi merezi duena ez da emakumezko ahotsa, Marios-en ohiu guturalak baizik. Aitortu dugu inoizkotan garrasiok gustoko ez ditugula, baina hauekin salbuespena egingo dugu. Ez dakigu zergaitik, baina egokiak dira. Ez dira oso gogorrak, Beauty and the Beast kontzeptuarekin ondo datoz. 

Eta abestiei dagokienez, denetarik aurki daiteke Field of Dreams honekin. Illusive Light bezalako kantu komertzialenetik Baseless Addiction bezalako kantu gogorragoetara. Doinu azkarrak ere badaude, metal progresiboa deitzen dena: Ignorance abestia, adibidez. Eta metal diskorik ez dagoenez baladarik ez duena, In Close Distance da diskoan aurki daitekeena. 

Diabulus in Musica talde euskalduna gogoko duzuenok ezagun egingo zaizkizue abesti askoren hainbat pasarte. Halako da Field of Dreams, emakumezko ahots lauak ahots guturalekin nahasten dituen diskoa, nortasun propioa duten abestiez josia. Debuta albuma izateko, oso ongi batekin gainditu dute erronka greziarrek. Hurrengo lanaren esperoan gaude. 

- Abestirik onena/ Best song: Baseless Addiction
- Puntuazioa/ Rating: 8/10