Badatoz berriro metal sinfonikoaren gurasoak! Oraingo honetan Sitra Ahra diskoa dakarte haien hamalaugarrena. Arin esaten da, bai.
Urteek higatu ez, eta lan bakoitzarekin berritu egiten da talde suediarra, bai musikari eta bai taldekideei dagokienez. Hau dugu Lori Lewis erreginarekin plazaratu duten lehen diskoa, eta taldean onartzea oso erabaki fina izan zela deritzogu.
Gothic Kabbalah (2007) plazaratu utenetik argi utzi zuten orkestak eta opera ahotsek geroz eta garrantzi gutxiago izango zutela aurrerantzean, eta lan honekin berretsi dute agindutakoa.
Alde sinfonikoa galtzen badoaz ere, Loriren ahotsak indar handia eman dio Sitrah Ahra honi, beronen aurrekarien parekora heltzen e bada ere. Eta egia esan, Therion taldea berezi egiten zuena abestietan aurki genitzakeen sopranoek abestutako nota altuak ziren, egia esan, abestiak eurak astunak ere egiten baitira.
Sitra Ahra honetan nota altu gutxi aurki bagenezake ere, abestiak laburragoak dira eta askoz ere dinamikoagoak, hasieran taldeak zuen estilotik asko urruntzen badira ere. Alde txarrak dituen arren, entzungarri egiten du lana, eta jarraitzaileek gustuko izango dutelakoan gaude. Eta gainera, Kali Yuga trilogiaren azken abestia dakar, dudarik gabe diskoko abestirik onena dena.
- Abestirik onena/ Best song: Kali Yuga Part 3
- Puntuazioa: 8/10