Itxura berriarekin dakarte holandarrek beraien estudioko bostgarren albuma. Marveleko komikiek taldekideengan urteetan izan duten eraginari omenaldia eginez, The Unforgiving abesti rockero eta ilunez dago josita, paperezko istorioei egiki joango litzaieken musika eskainiz.
Abesti rockeroak dakartzatela entzunda, garbi esan daiteke 2007an kaleratutako The Heart of Everything lanetik aldendu direla. Orkesta doinuak egokiak diren arren, aurrekoa baino askoz ere komertzialagoa dugu hau, koro sinpleetatik at ez doana. Hala ere, gustoko izan dugu.
Minutu erdiko sarreraren ostean, diskoa Shot in the Dark abestiak zabaltzen du, ezer berezirik ez. In the Middle of the Night izan daiteke laneko kanturik esanguratsuena, rock elementu azkarrek eta koro hunkigarriek argi uzten baitute The Unforgivingen esentzia. Eta ostean Faster lehen single komertziala, Fire and Ice balada, Iron, Where is the Edge eta Sinéad entzun-erraza. Eta hemen buka liteke diskoa, gainontzekoak soberan baitaude. Atalen bat eduki lezakete aipagarria litzatekeena, baina azken finean bonus abestiak dirudite.
The Heart of Everything lanak maila oso altuan jarri zuen Within Temptation taldea, eta badirudi oraingan parekorik ez dutela lortu The Unforgivinekin. Hala ere estilo desberdinekoak dira lan biak, eta taldeak daukan ibilbideagatik bada ere, entzun beharrekoa da.
Diskoa plazaratu ostean, 2012an holandarrek Elements izena duen kontzertua eman zuten Belgikako Anberesen taldearen 15. urteurrena ospatzeko.
- Abestirik onena: In the Middle of the Night
- Puntuazioa: 8.5/10
- Abestirik onena: In the Middle of the Night
- Puntuazioa: 8.5/10