Zuzenean grabatu duten hirugarren lana dugu The Miskolc Experience hau, aurrekoak baino formalagoa. Eta zera diogu opera jaialdi batean grabatua baita koro eta orkesta profesionalaren laguntzarekin.
Atal biko emanaldia dugu. Lehenengoa orkesta hutsduna, zeinetan musika klasikoko hainbat pieza jotzen dituzten. Eta bigarrena, instrumentu guztiekin, haien bederatzi abesti. Bikainak guztiak.
Harraroa egiten da taldeko kideak trajean ikustea, eta baita Lori Lewis bera gaueko jantzi batekin. Serio jarri baitira oraingoan suediarrak, baina haien ukitu jostalaria galdu gabe.
Blood of Kingu abestiak zabaltzen du lanaren bigarren atala. Schwarzalbenheim eta The Rise of Sodom and Gomorrah abestiekin batera ederki joa. Egia esan, atzeko koro eta orkesta batekin merezi du halako kantuak entzuteak. Besteak ere oso ondo badaude ere, lehen hauek liratezke hunkigarrienak.
Taldekideak elegante jantzita ikusteak soilik merezi du The Miskolc Experience hau eskuratzeak. Doinuak bikainak dira, eta baita irudiaren kalitatea bera ere, Lori Lewis bera asko enfokatzn ez badute ere.
- Abestirik onena/ Best song: The Rise of Sodom and Gomorrah
- Puntuazioa/ Score: 9/10
