Zuzenean grabatutako bi kontzertu aurki ditzakegu barnean, irudi kalitate aldetik apartak, bata Ahoy herrian egindako emanaldia, eta Eindhovenen bestea, biak herbehereetan. Bietatik esanguratsuena lehena litzateke, zeinetan Metropole Orkesta osrkesta holandarrak, Pa'dam koruak eta zenbait abeslari gonbidatuk hartu zuten parte.
Badago eginda aurkezpena. Iritzia orain.
Izugarria, hunkigarria eta ederra. Amets gozoa, bikaina eta hobe ezina. Labur ez ote gara geratu.
Within Temptationek berak ez, edozein rock/metal taldek egindako lanik goraipagarriena dugu zuzeneko DVD hau. Ahoyn grabatutako kontzertua luze txalotzekoa dugu, eta bertan egon ezaz damutzekoa. Taldearen aspaldiko abestiak eta berrienak zuzeneko orkesta eta koro batek lagunduta entzutea nahikoa balitz ere, dantzariak, su artifizialak eta edonolako apaingarriak gehitu behar zaizkio. Eta baita gonbidatuak ere, George Oosthoek, Anneke van Giersbergen eta Keith Caputo, alegia. Ia ordu bi dirauen lehen zati honek bat baino gehiagori negarra eragingo dio.
Disko bikain baten laguntzaile ederra dugu zuzeneko lan hau. Jarraitzaileei berira solik ez da egin, taldearen indarra eta olatuaren gainean jarraiteko gogoa ere erakusten du. Haien ibilbide luze eta oparoari puntu eta jarraia jarri diote ekitaldi honekin, eta gu behintzat, oso pozik gaude eskaini digutenarekin. Dudarik gabe, orain arte ikusitako ekitaldirik onena, bai irudi kalitate aldetik eta bai abestien interpretazio ederragaitik.
- Abestirik onena/ Best song: Our Solemn Hour
- Puntuazioa: 10/10