AFTER FOREVER- After Forever (2007)

After Foreveren lanik komertzialena dugu taldearen izen bera dakarren disko hau, taldea disolbatu aurretik plazaratu zuten azkena. Eta ederra da oso.

Azken disko honek taldearen heldutasuna nabarmentzen du. Metal gogorra ahaztu eta doinu entzunerrazak dakarzkigute oraingoan. Entzunerraza diogunean ez diogu komertzialegia denik. Bai aurrekariak baino gehiago, baina metalaren gogortasuna ez dute alde batera utzi. 

Floor Jansenen ahotsa bikain doakio abesti bakoitzari eta estilo lirikoa nabarmen da diskoan zehar. Eta honi lagunduz, Doro handia Who I am abestian. 

Hasieratik bukaerara izan dugu gustoko After Forever hau. Abesti gogorrak dira nagusi. Bateria astunak eta ahots liriko bikainak entzun genitzake, eta baita ingelesez catchy deritzaien abestiak ere, Energize me singlela adibidez. Txalotzekoa da 11minutuko kantua egitera ausartu izana, Dreamflight, non Flooren eregistro ia guztiak aurki ditzakegun. Ia guztiak diogu gerora ahots guturalak landuko baititu. 

Laburbilduz, disko bikaina taldeari amaiera emateko. Entzun beharreko eta eskuratu beharreko klasikoa. 

- Abestirik onena/ Best song: De-Energized
- Puntuazioa/ Score: 9/10