NIGHTWISH - End Of An Era (2005)

2005ko urriak 21. Hartwall Arena, Helsinki, Finlandia. Milaka jarraitzaile beraien talde gogokoena zuzenean entzuteko irrikitan. Ohiuka, urduri. Hans Zimmerren Red Warrior abetiaren hasierako lehen doinuak entzun dira. Jendez gainezka dagoen estadio oso bat garrasika. Once, I had a dream, and this is it. Guneak gainezka egin behar duela dirudi, Tarja Turunen abeslariak Nightwishekin emango duen azken kontzertua hasi berri denean. 

Ezin ukatu inflexio-puntua izan zela bai taldearentzat eta bai generoarentzat ere. Nightwish taldeak, metal musikan estilo berri baten ikur zen taldeak, Tarja Turunen abeslariari agur esango zion End Of An Era DVDan ikus daitekeen kontzertua bukatu ostean. 9 urteren buruan, bide desberdinetatik jarraitzeko orduan iritsi berri zen.

Aldez aurretik hitz egindako banaketa izan zela askok aburu bazuen ere, ezin uka daiteke bai finlandian eta bai europa osoan eztabaida-gaia izan zela luze. Nork imagina zezakeen hamarkada oso batean metal sinfonikoaren bandera-ontzia izan zenak garai berriak zekartzala. Tamalez, Tarja ez zuen garai berri honetan parte hartuko. 

Zuzeneko emanaldi bat baino, metal musikan historiko bihurtu den ekitaldi bat aurkituko dugu End Of An Era honetan. Finlandiarrek metalaren erreginaria agur esan bainoko aurreko orduak. Ordurarte taldeak emandako kontzerturik berezi eta anbizio gorenekoa. Ordainezina askorentzat. 

Morboa alde batera utzita, taldearen ordurarteko ibilbidea 100minututan batzen dituen emanaldia izan zen 2005ekoa, Once azken diskoaren aurkezpen-biraren azkena. Emozio, su artifizial eta joaldi bikainarekin. Dark Chest of Wondersetik Wish I Had an Angel kantuarate. 18 abestitzar ezin hobeak, Pink Floyden High Hopes abestiaren bertsio eta guzti. Sleeping Sun balada Tarja Turunenen ahotsarekin zuzenean entzuteko azken aukera. 

Zirrara eta etsipena biak eragiten dituen lana dugu End Of An Era hau. Hamarkada oso baten laburpena, agur esan eta etorkizunari keinu egin diona. 

- Abestirik onena/ Best song: Planet Hell
- Puntuazioa/ Rating: 10/10