NIGHTWISH - Once (2004)


Century Child disko lasaiarekin estiloz aldatu bazuten, proiektu sinfoniko batekin datorkigu talde finlandiarra Once lan honekin. Gerora jakingo dugunez, Tarja Turunen abeslariarekin kaleratuko duten azkena.

Doinu ilun eta astunak, gitarra doinu biziak eta doinu lasaiak alde batera utzi, eta orkestra-doinuetan buru-belarri murgildu dira Nightwisheko kideak, ordurarte kaleratu duten lan bikainena eskainiz.

Evanescence taldearen Fallen diskoaren harrakastak zipriztinduta agian, metal sinfonikoaren ikur bihurtu da Once. Bai musika kalitate aldetik eta bai salmenta aldetik ere. 

Ikutu desberdinak lantzen baditu ere, disko sinfonikoa dugu Once. Metal sinfoniko hutsa, alegia. Eta generoko lanik onena. Hemen aurki baitaitezke Nemo eta Wish I Had an Angel abestiak. 

Bizi eta indartsu hasten da Dark Chest of Wondersekin, geroago zuzeneko emanaldiak irekiko dituena. Eta honen atzetik, diskotzarra. Planet Hell abestiak ematen dio indarra, The Sirenek misterioa, Kuolema Tekee Taiteilijanek lasaitasuna, Ghost Love Scorek abentura-zirrara eta Higher than Hopek amaiera borobila. Ez dago gustoko ez dugun abestirik. 

Argi eta garbi esan daiteke metal sinfonikoaren barruan aurki daitezkeen diskoetatik onenetarikoa dugula Once, onena ez baldin bada. Eta horrez gain, sinbolo handia jarraitzaileentzat, Tarjarekin grabatuko duten azkena baita; hamarkada oso bat iraun duen era bati amaiera emango diona. 

- Abestirik onena/ Best song: Planet Hell
- Puntuazioa/ Rating: 10/10