EVANESCENCE - Fallen (2003)

Nightwish, Within Temptation eta After Forever bezalako taldeek ordurako ibilbide nahikoa eginda bazuten ere, Evanescence taldeak 2003an kaleratu zuen Fallen honek eman zien bultzada guzti horiei. Askok amerikarren musika metalaren barruan sartzea sakrilegiotzat badute ere, ezin uka daiteke metal sinfonikoari mesede handia egin ziola lan honek. 
Fallen litzateke mundu mailan famatu egin zen lehen lan gotikoa. Gotikoa baino, iluna. Izan ere, nork ez du Bring Me To Life abestiaren berri izan?

17 milioi kopia saldu dituen albuma dugu hau. Eta hori, musika alternatiboa jorratzen duen talde batentzat nahiko garaipen handia da. Europar taldeei esan diezaietela.

Going Under, Bring Me To Life bera, My Inmortal... Pop-rocktzat hartuta ere, metal gotiko zein sinfonikoari jarraitzaileak eman dizkion lana dugu Fallen. Hone ostean heldu baitziren Within Temptation eta Nightwish MTV gunera.

Rock abesti biziak, doinu tragikoak eta balada-kantuak entzun daitezke album honetan, taldea mundu mailan kokatuko zuten abestiak. Kritikez gain, oso lan sinbolikoa dugu Fallen, eta bikaina. Metala zein rocka, argi esan daiteke lan freskoa dela, eta abesti guztiak direla entzungarri. 

Mugimendu gotiko eta ilunen bultzatzaile dugu Fallen, Amy Lee abeslaria mugimenduaren erregina bilakatu zuena. Ez dakigu metal sinfonikoa, rock gotiko gogorra edo pop-rocka denentz. Argi duguna da musika mailan, bai zuzenean edo zeharkan eragin handia izan zuen lana dela. 

- Abestirik onena/ Best song: Tourniquet
- Puntuazioa/ Rating: 9.5/10