Lacuna Coil italiarrak Heaven's a Lie bezalako kantuengatik izango dira ezagunak etorkizunean, eta horien sorburu da Comalies hau. Taldearen hirugarrena, eta arrakastatsuena. Ordurarte behintzat.
Metal hutsetik aldendu, eta rock astuna lantzen eroso daudela argi utzi dute italiarrek azken lan honekin. Eta ez diogu guk soilik, mundu osoko webgune eta aldizkariek ere hala diote. Billboard gunean ere sartu baitziren.
Orokorrean ez da album bikaina, baina baditu ezagunak egin diren abestiak. Horren adibide dira Swamped eta Heaven's a Lie.
Lanari hasiera ematen dieten abesti bi horiek dira lanari gatza eta piperra jartzen diotenak. Eta baita Lacuna Coil mundu mailan ezagutzera ematen dituztenak ere. Horietaz gain, abesti indartsuak eta gerora ere gogoratuko ditugunak, Daylight Dancer, Aeon, edo Comalies bera bezalakoak.
Ez da italiarren lanik borobilena izango, baina bai horien abestirik onenetarikoak jasotzen dituena, eta taldeari bultzada handia emango diona. Gomendagarria.
- Abestirik onena/ Best song: Heaven's a Lie
- Puntuazioa/ Rating: 8/10