Jaun Andreok, zuekin, dudarik gabe Therionek egindako diskorik onena: Secret of the Runes handia. Belaunikatu arren eta egin gurtu.
Abestiren bat astuna ere egiten delako, bestela, metal sinfonikoak eman duen lanaren aurrean ginateke. Soprano kantu arin, zorrotz eta burua galtzeko bestekoak, tenore koroak, orkesta... denetarik dauka hamaika abestiz osatutako diskoak.
Oso komertziala ez bada ere, arte lan baten aurrean gaudela besterik ezin genezake esan. Tamalez, esan dugun bezala kanturen batek ez du behar besteko mailarik, baina hala ere, taldeak egindako lanik borobilena dela argi esan dezakegu.
Jainko nordikoen inguruan diharduten kantuetatik lehenegoak Ginnungagap du izena. Diskoan soprano ahotsak indartsu ez badirudi ere, zuzenean entzutea gomendatzen dugu, gu behitzat harrituta geratu gara Lori Lewisen interpretazioarekin. Eta honen ostean, -heim atzizkiaz bukatzen diren abesti ederrak, batzuk besteak baino hobeak. Aipatzekoak dira Midgard, Asgard, Schwarzalbenheim, Musspelheim eta Helheim, bikainak. Orkesta eta gitarra doinuak soprano eta gizonezko ahotsekin erreztasunez nahasten dira entzulea benetan jainkoen mundura igoaraziz.
Ahots lirikoak gustuko dituzuenok oso disfrutatuko duzuen lana dakarte suediarrek. Guri behintzat ederra iruditu zaigu, batez ere inoiz metalean entzun diren soprano doinurik onenak aurki baitaitezkeelako.
- Abestirik onena/ Best song: Midgard
- Puntuazioa: 9.5/10