XANDRIA - Sacrificum (2014)

Dianne van Giersbergen sopranoaren estreinaldia Xandria talde alemaniarraren irudi. Manuela Krallerren testigua hartu eta ohorez mantendu du lan berri honetan. Izan ere, diskoak kaleratu ahala, Xandria fenix hegaztiaren antzera, berriztu egiten da. Sacrificumen txanda da aurten. 

Estiloa errotik aldatu dute urteotan alemaniarrek, Neverworld's End (2012) aurreko lanetik batez ere. Aspaliko doinuek ere agurtzen diharduten arren, soinua astunagoa eta sakonagoa eskaintzen dute orain. Metamorfosia, oso harrera ona izan duena. 

Kalitatezko sopranoak taldean izateak asko laguntzen du. Eta Sacrificumenlanaren izen bereko sarrera-abestian, argi entzun daiteke. Zati argi bi bereiz daitezkeen arren, hasiera emateko zuzenean aukeratu dute hamar minutuko kantutzarra. Koro indartsuak, egokiak, eta Dianneren ahotsaren ahalmena azaleratzen duen abestia.

Nightfall da diskoko singlea. Edenbridge taldearen estiloaren antza suma daiteke, diskoan zehar bezala. Bizia eta estribillo itxaskorduna. Dreemkeeper lasaiagoa da, komertzialagoa. 

Stardust arina da, eta Dianneri eskerrak, handiustea. Undiscovered Land zati desberdinak nahasten dituen balada dugu, diskoko lehena.

Betrayerrek Nightwishen Wishmasterretik atera berri dela ematen du, koro indartsuagoarekin. Eta amaierara heldu arte, antzeko bost kantu. Bukaera Sweet Atonement kantuak idazten du, non Dianneren ahotsa Epica taldeko Simmone Simmonsenarekin errez nahasi baitaiteke. 

Orokorrean kalitatezko lana dugu Sacrificum hau. Bide onetik doa alemaniarren metamorfosia, eta soinu aldetik agian konponketaren bat behar badu ere, indarra gehitu agian, urteko diskorik onenetarikoa dugu. 


- Abestirik onena/ Best song: Stardust
- Puntuazia/ Score: 8.5/10