TUOMAS HOLOPAINEN - Music Inspired by the Life and Times of Scrooge (2014)

14 urte itxaron behar izan dugu Nightwish taldeko buruak bakarkako lana aurkeztu duen arte. Inspirazioz eta artista ezagunez betea, titulu luzeegia duen disko hau pertsonala da oso.
Ezin daiteke esan Tuomasek ohituta gaituenaren antzekoa denik. Music Inspired by the Life and Times of Scrooge (MILTS aurrerantzean) hau lasaia da oso, doinu eder eta magikoz betea. 

Laguntzaile bikainak ditu gainera, Don Rosa komikilariak berak ere parte hartu baitu. London Orchestra orkestak, The Metro Voices koroak, eta Alan Reid, Johanna Kurkela, Johanna Iivanainen eta Tony Kakko abeslariak ere entzun daitezke 'soundtrack' honetan zehar.

Glasgow 1877 abestiari dagokio hasiera ematea. Finlandiar ahotsak doinu folkekin nahasten dira, pasarte xarmagarriak eskainiz. Into The Westek Enyaren abestiren baten antza ere badu, eta Duel and Cloudscapes ilunagoa da, Nightwishen kanturen bat ere ekar dezake burura, baita zirku doinuak ere.

Dreamtimek jakin-mina pizten du, eta Cold Heart Of The Klondikek ez du ezer berririk eskaintzen, amaiera zirraragarria daukala agian. The Last Shed ere oso lasaia da, nahiko barea, eta baita Goodbye Papa ere. To Be Rich misteriotsua da, eta A Lifetime Of Adventures izan daiteke diskoan aurki daitekeen abestirik onena. Indarra eta izaera dauka, oso estribillo itxaskorduna. Go Slowly Now, Sands Of Time baladak ematen dio diskoari.

Inork ez dezala Nightwishen spin-offik espero. Etxean lasai entzuteko lana dugu MILTS hau, Tuomas teklajolearen beste alde bat. Orkesta doinuak dira nagusi, eta oro bat, egokia dela esan daiteke.

- Puntuazioa/ Score: 7/10
- Abestirik onena/ Best song: A Lifetime Of Adventures