STREAM OF PASSION - A War of Our Own (2014)


Harrera ona izan du Stream Of Passion nazioarteko taldeak hasieratik. Disko berriarekin datoz oraingoan generoko lehen postuetara igotzeko asmoz. A War Of Our Own da luzatu diguten azken proposamena.
Ez gara taldearen jarraitzaile sutsuak, baina badakigu aurretiaz lan hoberik ere kaleratu dutena. Hamairu kantuk osatzen duen lan honek indarra behar du. 

Eta ez da izango Marcela Boviok gogorik jartzen ez duelako, bai gazteleraz eta ingelesez ahalmentsu ageri baita abesti guztietan. Indarra musikari falta zaio, melankonia sutsu batean murgiltzen baitu entzulea. 

Pianoa, txeloa eta baxua dira nagusi, trago bat hartzeko lokalen bateko soundtracka baitirudi diskoak. Metal talde bati buruz ari garela noiz-behinka urduri ageri diren bateria doinuek gogoratzen digute. 

Hamairu baladaz osatutako lana dugu A War Of Our Own. Oso disko homogeneoa, gora-behera gutxikoa. Marcelaren ahotsa nagusi bada ere, entzun The Distance Between Us kantua, bizitasuna falta du lanak. Soprano ahots harrigarria ez da nahikoa lana bikaintzat hartzeko. Nahiko eskuzabal bat.

Pena handia da hain izen oneko talde batek halako diskoa kaleratzea. Estilo desberdinak jorratzen hasiak dira agian. Hala ere, merezi du lasai entzuteak Marcelaren ahotsaren ahalmena dastatzeko. Hori bai, ez espero ezer handirik. Beste batean izan beharko du.


- Abestirik onena/ Best song: Delirio
- Puntuazioa/ Score: 6.5/10