NIGHTWISH - Showtime, Storytime (2013)

Urteak dira talde finlandiarrak zuzeneko ikuskizun bat eskaintzen ez zutenetik. 2006an Tarja Turunen abeslari ohiarekin End of an Era polemikoa kaleratu zutenetik ez dute halako besterik plazaratu. Itxaroteak merezi izan du.

Once diskoa ezagutzera emateko bira polemikoa izan bazen ere, Imaginaerum azken diskoarena ez da gutxiago izan. Bira erdia taldeak Tarja ordezkatu zuen Anette Olzon abeslariari agur esan zion, eta Floor Jansenek hartu zuen lekukoa. Azken honekin grabatu dute Showtime, Storytime izeneko zuzeneko DVD/Blue-ray hau. 

Egia esan, abeslari holandarrak ez zuen gutxiago merezi. Taldeari aire freskoa ekarri dio, eta antzinako ahots lirikoetan murgildu du taldea berriz ere. Eta horren omenez, zuzeneko emanaldia, 2013ko Wacken Open Air jaialdian eskainia. 

Zuzeneko emanaldia End of an Eran aurki zitezkeenak baino apur bat eskasagoa bada ere, oso sinbolikoa da. Lehenak taldearen era bati amaiera eman bazion, azken honek era berri baten amaiera suposatu du. Baina, hau guztia guk azaldu beharrean, DVDan bertan ikus daitekeen Please learn the setlist in 48 hours izeneko domukentalean ikus daiteke, xehetasun gehiagorekin.

Beraz, Showtime Storytime honek zuzeneko emanaldiaz gain, dokumentala ere badakar. Anetten irudirik eta ahotsik ikusi eta entzun ezingo bada ere, elkarrizketaz betea dago azkena, eta taldekideen ahotan entsun ahal izango dugu urteotan Nightwishek hartutako ibilbidea. 

Wacken jaialdian Imaginaerum azken diskoko abestiak entzuteaz gain, aurreko diskoetako kantuak ere entzun daitezke, batez ere Once eta Dark Passion Playn aurki daitezkeenak; baina badira Bless the Child eta She is my Sin bezalako klasikoak ere. Abesti guztiak Marco eta Flooren ahots bikainekin apainduak.

Taldearen jarraitzaileek gal ezin duten lana dugu hau. Asko gustatuko zaio antzinako zein Nightwish berriaren zaleari, taldearen ibilbide guztiari egiten baitio keinu. Haize freskoak datoz holandatik. Era berri baten hasiera. 

- Abestirik onena/ Best song: Ghost Love Score
- Puntuazioa/ Rating: 10/10