Finlandiako taldeak metal arin eta sinfonikoan adituak badira, ezin uka daiteke metal gotikoaren jaun eta jabe norbegiarrak direla. Horren duda izpirik ezin egon Tristania taldearen Beyond the Veil lan honen ostean.
The Sins of Thy Beloved herrialde bereko taldeen urratsak jarraituz, Morten Veland musikariak gidatutako taldeak gora egin du metal ilunaren generoan lan honekin. Lastima ostean taldea utzi zuela.
Widow's Weeds (1998) lanarekin luzerako etorriak zirela argi utzi bazuten, Beyond the Veilekin luzerako soilik ez, eta olatuaren gailurrean egoteko gogoa eta talentua badutela erakutsi digute.
Sorgin-xarma daion lan hau 10 kantatzarrek osatzen dute, bata bestea baino bikainagoa. Hiru ahots aditu daitezke abestiotan, Vibeke Stenen sopranoarena, Østen Bergøy tenorearena eta Morten Veland beraren garrasiak, eta halakoekin ezin ezer txarrik espero. Horiez gain, gizonezko eta emakumezko koroak ere nagusi dira.
Abesti astun, luze eta nahasiak. Ahots liriko ederrak eta bateria gogorrez lagundutako gizonezko orroak. Guztia borobiltzeko, koro bikainak eta bibolin doinuak, Beyond the Veil abestitik Dementia zoramen-abestira bitartean. Abestiak baino, piezak; ez soilik duten luzeeragatik, baizik eta hasi eta bukatu bitartean dimentsio desberdinetan zehar egiten baitute bidai.
Atzetik dagoen ekoizpen-lana bikaina da taldearen bigarren diskoa izateko. Elementu guztiak orekatuta daude eta kalitate handiko lana dakarkigute norbegiarrek. Generoan goraipatua eta gogoratuko dena. Morten Veland musikariarekin egindago etapa burutzeko lan ezin hobea. Hobe horrela jarraitu izan balute.
- Abestirik onena/ Best song: A Sequel of Decay
- Puntuazioa/ Rating: 9.5/10